shopping_cart
vista

BONOA OÑATIKO MUSIKEGUNAK

música

CAMERATA LIRICA - CASTA DIVA

CASTA DIVA

Proposamen liriko honen ardatza opera eta ahots-musika dira.  Casta Diva ikuskizunak opera ezagunetako aria eta duetoak uztartzen ditu, musika melodiko garaikideko abesti ospetsuekin uztartuz. Maria Callas, Montserrat Caballe eta Anna Netrebko bezalako abeslariekin lotutako errepertorio lirikoa, Celine Dion, Mariah Carey eta WHitney Houstonen abestiekin gurutzatzen da.

música

JON MESTRE eta OÑATI ABESBATZA


 Azaroaren 22ko kontzertua berezia izango da, Jon Mestre Arazuaga piano-jotzaile gaztearen emanaldia eta Oñati Abesbatzaren partaidetza uztartuko baititu. Gainera, abesbatzak bere 60. urteurrena ospatzen du 2026an.  
 
Jon Mestre Arzuaga Oñatin hasi zen pianoa ikasten, eta ondoren musika-prestakuntzarekin jarraitu du. Bere ibilbidean, besteak beste, gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioan eta Madrilgo Arturo Soria kontserbatorioan ikasi du. Hainbat sari jaso ditu, Euskadiko Musikari Gazteak lehiaketan saritua izan zen  2022an lehen saria eskuratu zuen, eta 2023an ohorezko aipamena jaso zuen, besteak beste.  
 
 
 
 

 
 
 
 
 
           
 
 
Oñati Abesbatza, 1966an sortutako ahots mistoen taldea da, Euskal musika-tradizioa eta errepertorioa korala lantzen ditu, eta urteurrenaren haraira hainbat jarduera antolatzen ari da.  
Bi protagonisten arteko elkarlan honek, piano-errepertorioa eta koru-musika uztartzeko aukera eskainiko du. Oñati Abesbatzaren urteurrenak, gainera, tokiko musika-ondarea eta abesbatzaren ibilbidea nabarmentzen ditu

música

MUSBIKA ENSEMBLE

GARAIRIK GABEKO GITARRA EMANALDIA

Zikloari amaiera emateko, Musbika Ensemble Taldeak gitarra-emanaldia eskainiko du. 
2016an sortua, musbika musika-konpainia bat da, musika topagune, emozio eta hurbiltasun gisa ulertzen duena, etiketarik eta barrerarik gabe. Musbika Ensemble proiektuaren bidez, konpainiak proposamen artistikoak garatzen ditu, non zehaztasun artistikoa, sentsibilitate eszenikoa eta begirada garaikidea uztartzen diren. 
Musbika izena bi hitzen arteko hitz-jokoaz dago osatua: MUSIKA eta BI. Bi dira proiektu honen sortzailea eta partaideak, beraien pasioa den Musikak elkartzen dituen musikari profesionalak.  
Garairik gabeko gitarra emanaldia: Programa honek entzunaldi erakargarria bat proposatzen du, gitarra bakarlaria elementu nagusi gisa duela, ohikoa ez den kameraformatu baten barruan. Oñatin jaiotako Jose de Azpiazu konpositorearen Kontzertuak (1960) agertokietan oso ohikoa ez den obra batetik egituratzen du programa, barrokoarekin modu naturalean hitz egiten duen hizkuntza argi batez idatzia.

música

URAN - ZU

IÑAKI ALBERDI soinujolea eta HAATIK dantza konpainia

Euskal musikari begirada poliedrikoa egiten dion ikuskizun da “Uran-Zu”, akordeoiaren doinu tradizionalak eta berriak, dantzarekin uztartzen dituena. Izan ere, Haatik Dantza konpainiako Leire Romero eta Aiert Beiobide dantzariak izango ditu Alberdik. Manu gaigne perkusioan ere lagun izango du. Errepertorioaren dualitatea nabarmentzen da: tradizioa eta garaikidetasuna, sustraiak eta irekiera. Gorputzak zubi bilakatzen dira mundu horien artean. Euskal abesti ezagunak ezagutzeko aukera izango da, tartean ere bai inauterietako piezak.